<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="files-rename-multiple" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="files#common-file-tasks"/>
<link type="seealso" xref="files-rename"/>
<link type="seealso" xref="files-rename-music-metadata"/>
<revision version="gnome:47" date="2024-08-31" status="candidate"/>
<credit type="author">
<name>Michael Hill</name>
<email>mdhillca@gmail.com</email>
</credit>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<desc>Aldatu fitxategi baten baino gehiagoren izena aldi berean.</desc>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
<app>Fitxategiak</app> aplikazioaren bidez fitxategi multzo oso baten izenak aldatu daitezke. Horretarako, erabili <gui>Aldatu izenez txantiloi bat erabiliz</gui> edo <gui>Bilatu eta ordeztu testua</gui>.
<steps>
<item>
Hautatu bi fitxategi edo gehiago <app>Fitxategiak</app> aplikazioan.
</item>
<item>
Sakatu <key>F2</key> edo egin eskuineko klik hautapenean eta aukeratu <gui>Aldatu izena</gui>. <gui>Aldatu izena</gui> leihoa irekiko da.
</item>
<item>
Ziurtatu <gui>Aldatu izenez txantiloi bat erabiliz</gui> hautatuta dagoela.
<note>
Izenaren eremuak "[Jatorrizko fitxategi-izena]" du leku-marka gisa. Hori ezabatu egin daiteke, edo berriro gehitu ezabatu bada <gui>+ Gehitu</gui> menuaren bidez.
</note>
Egin klik  "[Jatorrizko fitxategi-izena]" testuaren aurrean edo ondoren letrak, hitzak edo zenbakiak gehitzeko eta horrela eredu bat sortzeko.
<note style="warning">
Zenbait gailutan <link xref="files-rename#valid-chars">karaktere</link> batzuk ezin dira erabili.
</note>
Fitxategiak modu sekuentzialean zenbakitzeko, egin klik <gui>+ Gehitu</gui> botoian eta aukeratu zenbat digitu gehitu nahi dituzun automatikoki sortuko den zenbakian. 10 fitxategi baino gehiago baina 100 baino gutxiago aldatzen ari bazara, aukeratu bi digitu (<gui>01, 02, 03, 04</gui>). 99 fitxategi baino gehiagoren izena aldatu nahi baduzu, aukeratu hiru (<gui>001, 002, 003, 004</gui>).
Aurrebistak uneko fitxategi-izenak ezkerrean erakutsiko ditu eta sortuko diren fitxategi-izenak eskuinean.
</item>
<item>
Egin klik <gui>Aldatu izena</gui> botoian sortu berri duzun eredua aplikatzeko. Fitxategi-izenak aldatu egingo dira.
</item>
</steps>
Fitxategi baten izena aldatzean, fitxategiaren izenaren lehen zatia soilik hautatzen da, ez fitxategi-luzapena (azken <file>.</file> ondoren dagoen zatia). Luzapenak adierazten du fitxategia zein motatakoa den (adibidez, <file>fitxategia.pdf</file> PDF dokumentua da) eta normalean ez da nahi izaten hori aldatzea. Luzapena ere aldatu nahi baduzu, hautatu fitxategi-izen osoa eta aldatu osorik.
<steps>
<item>
Hautatu bi fitxategi edo gehiago <app>Fitxategiak</app> aplikazioan.
</item>
<item>
Sakatu <key>F2</key> edo egin eskuineko klik hautapenean eta aukeratu <gui>Aldatu izena</gui>.
</item>
<item>
Hautatu <gui>Bilatu eta ordeztu testua</gui>.
</item>
<item>
<gui>Dagoen testua</gui> eremuan, idatzi ordeztuko den testua. <gui>Ordeztu honekin</gui> aukeran, berriz, idatzi testu berria. Aurrebistak uneko fitxategi-izenak ezkerrean erakutsiko ditu eta sortuko diren fitxategi-izenak eskuinean.
</item>
<item>
Egin klik <gui>Aldatu izena</gui> botoian aurrebistan ikusten den ordeztea onartzeko. Fitxategien izenak aldatu egingo dira.
</item>
</steps>
<note style="tip">
Okerreko fitxategiaren izena aldatu baduzu edo gaizki izendatu baduzu, aldaketa desegin egin dezakezu. Ekintza desegiteko, egin klik berehala alboko barrako menu-botoian eta hautatu <gui>Desegin izena aldatzea</gui> edo sakatu <keyseq><key>Ctrl</key><key>Z</key></keyseq> izen zaharra leheneratzeko.
</note>
</page>