<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="files-open" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="files#more-file-tasks"/>
<revision pkgversion="3.6.0" version="0.2" date="2012-09-30" status="review"/>
<revision pkgversion="3.13.92" date="2014-09-20" status="review"/>
<revision pkgversion="3.18" date="2015-09-28" status="candidate"/>
<credit type="author">
<name>Cristopher Thomas</name>
<email>crisnoh@gmail.com</email>
</credit>
<credit type="author">
<name>Shaun McCance</name>
<email>shaunm@gnome.org</email>
</credit>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<desc>Ireki fitxategiak fitxategi-motarako lehenetsia ez den beste aplikazio batekin. Aplikazio lehenetsia aldatu ere egin daiteke.</desc>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Fitxategi-kudeatzailean zaudela fitxategi batean klik bikoitza (edo erdiko klika) egiten baduzu, fitxategi mota horretarako esleituta dagoen aplikazio lehenetsiarekin irekiko da fitxategia. Beste aplikazio batekin ere ireki dezakezu nahi baduzu, linean bilatu dezakezu hori egiteko aplikaziok edo mota horretako fitxategietarako beste aplikazio lehenetsi bat ezarri dezakezu.
Fitxategi bat lehenetsia ez den aplikazio batekin irekitzeko, egin eskuineko klik fitxategian eta hautatu nahi duzun aplikazioa menuaren goiko aldean. Ez baduzu ikusten erabili nahi duzun aplikazioa, hautatu <gui>Ireki honekin…</gui>. Modu lehenetsian, fitxategi-kudeatzaileak fitxategia ireki dezaketen aplikazioak soilik erakusten ditu. Ordenagailuko aplikazio guztien artean bilatzeko, egin klik <gui>Ikusi aplikazio guztiak</gui> aukeran.
Hala ere ez baduzu nahi duzun aplikazioa aurkitzen, bilatu aplikazio gehiago <gui>Bilatu aplikazio berriak</gui> aukeraren bidez. Fitxategi-kudeatzaileak linean bilatuko du ea badauden mota horretako fitxategiak maneiatzen dituzten aplikazioen paketeak.
Mota jakin bateko fitxategiak irekitzeko erabiltzen den aplikazio lehenetsia aldatu daiteke. Horrela, gogokoen duzun aplikazioa irekiko da fitxategi batean klik bikoitza egitean. Adibidez, gustukoen duzun musika-erreproduzigailua ireki dezakezu MP3 fitxategi batean klik bikoitza egitean.
<steps>
<item>
Hautatu aplikazio lehenetsia aldatu nahi diozun motako fitxategi bat. Adibidez, MP3 fitxategiak irekitzeko erabiliko den aplikazio lehenetsia aldatzeko, hautatu <file>.mp3</file> fitxategi bat.
</item>
<item>
Egin eskuineko klik fitxategian eta hautatu <gui>Propietateak</gui>.
</item>
<item>
Hautatu <gui>Ireki honekin</gui> fitxa.
</item>
<item>
Hautatu nahi duzun aplikazioa eta egin klik <gui>Erabili beti fitxategi mota honetarako</gui> aukeran.
If <gui>Other Applications</gui> contains an application you sometimes
want to use, but do not want to make the default, select that application
and click <gui>Add</gui>. This will add it to <gui>Recommended
Applications</gui>. You will then be able to use this application by
right-clicking the file and selecting it from the list.
</item>
</steps>
Horrek aplikazio lehenetsia aldatzen du, baina ez soilik hautatutako fitxategirako, baizik eta mota bereko fitxategi guztietarako.
</page>