<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="disk-resize" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="disk"/>
<credit type="author">
<name>GNOMEren dokumentazio-proiektua</name>
<email>gnome-doc-list@gnome.org</email>
</credit>
<revision pkgversion="3.25.90" date="2017-08-17" status="review"/>
<desc>Handitu edo txikitu fitxategi-sistema bat eta bere partizioa.</desc>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Fitxategi-sistemak handitu egin daitezke leku librea erabili dezaten, baita partizioa egin ondoren ere. Sarritan, fitxategi-sistema muntatuta dagoela ere egin daiteke.
Fitxategi-sistematik lekua hartuta beste partizio baterako lekua egiteko, fitxategi-sistema horrek bere barnean duen leku librearen arabera egin daiteke.
Badaude tamaina aldatzeko aukera ematen ez duten fitxategi-sistemak.
Partizioaren tamaina fitxategi-sistemaren tamainarekin batera aldatuko da. Posible da modu berean fitxategi-sistemarik gabeko partizio baten tamaina aldatzea ere.
<steps>
<item>
Ireki <app>Diskoak</app> aplikazioa <gui>Jarduerak</gui> ikuspegitik.
</item>
<item>
Hautatu, ezkerreko biltegi-unitateen zerrendan, konpondu nahi den fitxategi-sistema duen diskoa. Diskoak bolumen bat baino gehiago badu, hautatu fitxategi-sistema duen bolumena.
</item>
<item>
<gui>Bolumenak</gui> atalaren azpian dagoen tresna-barran, egin klik menu-botoian. Ondoren, egin klik <gui>Aldatu tamaina…</gui> aukeran.
</item>
<item>
Elkarrizketa-koadro bat irekiko da tamaina berria hautatu ahal izateko. Fitxategi-sistema muntatuko da gutxieneko tamaina kalkulatzeko, uneko edukiaren arabera. Txikiagotzea onartzen ez bada, gutxieneko tamaina uneko tamaina izango da. Txikiagotzean, utzi lekua fitxategi-sisteman ongi eta azkar funtzionatu dezan
Txikiagotutako zatira mugitu behar den datu kopuruaren arabera, fitxategi-sistemaren tamaina aldatzeak denbora gehiago edo gutxiago beharko du.
<note style="warning">
Fitxategi-sistemaren tamaina aldatzen bada, hura automatikoki <link xref="disk-repair">konponduko</link>da. Hortaz, gomendagarria da datu garrantzitsuen babeskopia egitea honekin hasi baino lehen. Ekintza ezin da gelditu, bestela fitxategi-sistema apurtu egingo baita.
</note>
</item>
<item>
Ekintza abiarazteko, egin klik <gui style="button">Aldatu tamaina</gui> aukeran.
Ekintzak fitxategi-sistema desmuntatuko du muntatutako fitxategi-sistema baten tamaina aldatzea onartzen ez bada. Ez jarri urduri eta itxaron fitxategi-sistemaren tamaina aldatu arte.
</item>
<item>
Tamaina aldatu eta konponketa-lanak amaitu ondoren, fitxategi-sistema berriro erabiltzeko prest dago.
</item>
</steps>
</page>