<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="disk-repair" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="disk"/>
<credit type="author">
<name>GNOMEren dokumentazio-proiektua</name>
<email>gnome-doc-list@gnome.org</email>
</credit>
<revision pkgversion="3.25.90" date="2017-08-17" status="review"/>
<desc>Egiaztatu fitxategi-sistema bat hondatuta dagoen ala ez eta konpondu egoera erabilgarrian egon dadin.</desc>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Fitxategi-sistemak hondatuta egon daitezke ustekabeko energia-galera egon delako edo unitatea gaizki erauzi delako. Horrelako zerbait gertatzen bada, konpondu edo gutxienez egiaztatu fitxategi-sistema, geroago daturik galdu ez dadin.
Batzuetan konponketa bat behar da fitxategi-sistema bat muntatu edo aldatzeko. Gerta daiteke egiaztaze batek ez duela kalteen berri ematen, baina hala ere fitxategi-sistema 'zikin' gisa egotea markatuta eta hura konpondu egin behar izatea.
<steps>
<item>
Ireki <app>Diskoak</app> aplikazioa <gui>Jarduerak</gui> ikuspegitik.
</item>
<item>
Hautatu, ezkerreko biltegi-unitateen zerrendan, konpondu nahi den fitxategi-sistema duen diskoa. Diskoak bolumen bat baino gehiago badu, hautatu fitxategi-sistema duen bolumena.
</item>
<item>
<gui>Bolumenak</gui> atalaren azpian dagoen tresna-barran, egin klik menu-botoian. Ondoren, egin klik <gui>Egiaztatu fitxategi-sistema…</gui> aukeran.
</item>
<item>
Fitxategi-sisteman zenbat datu dauden gordeta, egiaztatzeak denbora gutxiago edo gehiago beharko du. Agertuko den elkarrizketa-koadroan, baieztatu ekintza abian jarri nahi duzula.
Ekintzak ez du fitxategi-sistema aldatuko, baina hura desmuntatuko du, beharrezkoa bada. Izan pazientzia fitxategi-sistema aztertzen den bitartean.
</item>
<item>
Ekintza osatu ondoren, fitxategi-sistema kaltetuta dagoen ala ez jakinaraziko dizu aplikazioak. Kontuan izan zenbait kasutan, nahiz eta fitxategi-sistemak kalterik ez eduki, hura konpondu beharko dela 'zikina' deritzon barneko markatzailea berrezartzeko.
</item>
</steps>
<note style="warning">
Fitxategi-sistemaren egitura hondatuta badago, bertan gordetako fitxategiak gaizki egon daitezke. Zenbait kasutan, fitxategi horiek ezin dira konpondu eta ezabatu egingo dira edo direktorio berezi batera eramango dira. Normalean fitxategi-sistemaren goi mailako direktorioan dagoen lost+found karpetan utziko dira, bertan aurki daitezke berreskuratutako fitxategi-zatiak.
Datuak oso baliagarriak badira prozesu honetan galduak izan daitezen, hobe da bolumenaren irudi baten bidez babeskopia bat egiten baduzu konponketa abiarazi baino lehen.
Ondoren, irudia forentse-analisirako tresnekin prozesatu daiteke, adibidez <app>sleuthkit</app> aplikazioarekin, falta diren fitxategiak eta datu-zatiak berreskuratzeko, bai eta aurretik ezabatutako fitxategiak ere.
</note>
<steps>
<item>
Ireki <app>Diskoak</app> aplikazioa <gui>Jarduerak</gui> ikuspegitik.
</item>
<item>
Hautatu, ezkerreko biltegi-unitateen zerrendan, konpondu nahi den fitxategi-sistema duen diskoa. Diskoak bolumen bat baino gehiago badu, hautatu fitxategi-sistema duen bolumena.
</item>
<item>
<gui>Bolumenak</gui> atalaren azpian dagoen tresna-barran, egin klik menu-botoian. Ondoren, egin klik <gui>Konpondu fitxategi-sistema…</gui> aukeran.
</item>
<item>
Fitxategi-sisteman zenbat datu dauden gordeta, konponketak denbora gutxiago edo gehiago beharko du. Agertuko den elkarrizketa-koadroan, baieztatu ekintza abian jarri nahi duzula.
Ekintzak fitxategi-sistema desmuntatuko du, beharrezkoa bada, Konponketa-ekintza fitxategi-sistema egoera koherentean uzten saiatuko da, eta kaltetuta dauden fitxategiak karpeta berezi batera eramango ditu. Ez izan presarik fitxategi-sistema konpontzen ari den bitartean.
</item>
<item>
Ekintza osatu ondoren, fitxategi-sistema ondo konpondu daitekeen ala ez jakinaraziko dizu aplikazioak. Ondo konpontzen bada, berriro normal erabili ahal izango da.
Ezin bada fitxategi-sistema konpondu, egin haren babeskopia bat bolumenaren irudi bat sortuz, geroago fitxategi garrantzitsuak erauzi ahal izateko. Horretarako, muntatu irudia irakurtzeko moduan eta erabili forentse-analisirako tresnaren bat, adibidez <app>sleuthkit</app>.
Bolumena berriro erabili ahal izateko, <link xref="disk-format">formatua</link> eman behar zaio fitxategi-sistema berria eduki dezan. Datu guztiak ezabatuko dira.
</item>
</steps>
</page>