<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" xmlns:its="http://www.w3.org/2005/11/its" type="topic" style="question" id="color-whatisspace" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="color#profiles"/>
<link type="seealso" xref="color-whatisprofile"/>
<desc>Kolore-espazio bat koloreen barruti definitu bat da.</desc>
<credit type="author">
<name>Richard Hughes</name>
<email>richard@hughsie.com</email>
</credit>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Kolore-espazio bat koloreen barruti definitu bat da. Badaude aski ezagunak diren kolore-espazioak, adibidez sRGB, AdobeRGB eta ProPhotoRGB.
Gizakien ikusmena ez da RGB sentsore sinple bat, baina badago hura gutxi gorabehera simulatzeko modua: CIE 1931 kromatikotasun-diagrama baten bidez, begiak ferra forma baten aurrean nola erantzuten duen simulatu daiteke. Giza ikusmenak berdearen itzal gehiago detektatzen ditu, urdinaren edo gorriaren itzalekin alderatuta. RGB moduko kolore-espazio trikromatiko batekin, ordenagailuak hiru balio erabiltzen ditu koloreak adierazteko, eta horrek kodeketa koloreen triangelu batera mugatzen du.
<note>
CIE 1931 kromatikotasun-diagramaren moduko ereduak erabiltzea gizakien ikuste-sistemaren sinplifikazio handia da, eta kolore-gama errealak 3D krosko gisa adierazten dira, 2D proiekzio gisa adieraz ordez. 3D forma baten 2D proiekzioa batzuetan nahasgarria izan daitekeenez, 3D kroskoa ikusi nahi baduzu hobe da gcm-viewer aplikazioa erabiltzea.
</note>
<desc>sRGB, AdobeRGB eta ProPhotoRGB triangelu zurien bidez adierazita</desc>
<media its:translate="no" type="image" mime="image/png" src="figures/color-space.png"/>
Hasteko, begiratu sRGB: espaziorik txikiena da eta kolore kopuru gutxien kodetu dezake. Hamar urte dituen CRT pantaila zahar baterako hurbilketa bat da, baina pantaila modernoek horiek baino kolore gehiago erakutsi ditzakete. Espazio mota hori gutxieneko estandar komuna da eta aplikazio askotan erabiltzen da (interneten ere bai).
AdobeRGB askotan ediziorako espazio gisa erabiltzen da. sRGBk baino kolore gehiago kodetu ditzake eta harekin argazki bateko koloreak aldatu ditzakezu kolore bizienak galtzeaz edo beltzak argitzeaz kezkatu behar izan gabe.
ProPhoto erabilgarri dagoen espaziorik handiena da eta sarritan dokumentuak artxibatzeko erabiltzen da. Giza begiak antzeman ditzakeen kolore ia guztiak kodetu ditzake, eta baita antzeman ezin ditzakeen asko ere.
Bain orduan, ProPhoto hobea bada, zergatik ez duzu toki guztietan erabiltzen? Horren erantzuna kuantizazioa da. 8 bit (256 maila) soilik badituzu kanal bakoitza kodetzeko, barruti handiago batek urrats gehiago izango ditu balioen artean.
Urrats handiagoek esan nahi dute errore handiagoak egongo direla kapturatutako kolorearen eta gordetako kolorearen artean, eta zenbait koloretarako hori arazo handia da. Gako diren kolore batzuk, adibidez azalaren koloreak, oso garrantzitsuak dira, eta erroreek, nahiz eta txikiak izan, nabarmenak izango dira eta argazkia gaizki dagoela emango dute.
Noski, 16 bit-eko irudi bat erabiltzen bada, urrats gutxiago eta kuantizazio-errore gutxiago egongo dira, baina horrek irudi-fitxategi bakoitzaren tamaina bikoizten du. Gaur egungo eduki asko 8 bpp-tan dago.
Kolore-kudeaketa kolore-espazio batetik beste batera bihurtzeko prozesua da, non kolore-espazio bat ondo definituta dagoen eta oso ezaguna den bat izan daitekeen, adibidez sRGB, eta bestea espazio pertsonalizatu bat izan daitekeen, adibidez zure pantailaren edo inprimagailuaren profila.
</page>