<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="color-canshareprofiles" xml:lang="eu">

  <info>
    <link type="guide" xref="color#calibration"/>
    <link type="seealso" xref="color-whatisprofile"/>
    <desc>Kolore-profilak partekatzea ez da ideia ona, hardwarea aldatu egiten baita denboran zehar.</desc>

    <credit type="author">
      <name>Richard Hughes</name>
      <email>richard@hughsie.com</email>
    </credit>
    <include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
  
    <mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
      <mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
      <mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
      <mal:years>2025</mal:years>
    </mal:credit>
  </info>

  <title>Partekatu al dezaket nire kolore-profila?</title>

  <p>Zuk zeuk sortutako kolore-profilak zure kalibrazioa egitean zenituen hardware- eta argiztatze-baldintzen araberakoak dira. Ehun orduz piztuta egon den pantaila batek eta milaka orduz piztuta egon den batek, nahiz eta marka eta modelo berekoak izan, kolore-profil desberdina dute.</p>
  <p>Horrek esan nahi du kolore-profila beste norbaitekin partekatzen baduzu, <em>hurbileko</em> kalibrazioa lortu dezakezula, baina betiere jakinda ez dela pantaila erabat ondo kalibratuta egongo.</p>
  <p>Era berean, irudien bistaratzea eta edizioa ez bada egiten argiztapena (eguzkiko argirik ez leihotik, pareta beltzak, eguneko argia ordezkatzen duten bonbillak, etab.) erabat kontrolatuta duen gela batean, zure argiztapen-baldintza propioetan sortutako profil bat partekatzeak ez du zentzu handirik.</p>

  <note style="warning">
    <p>Kontuz ibili fabrikatzaileen webguneetatik deskargatutako profilen banaketa-baldintzekin.</p>
  </note>

</page>
