<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="backup-how" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="backup-why"/>
<revision pkgversion="3.4.0" date="2012-02-19" status="review"/>
<revision pkgversion="3.13.92" date="2014-09-20" status="review"/>
<credit type="author">
<name>Tiffany Antopolski</name>
<email>tiffany.antopolski@gmail.com</email>
</credit>
<credit>
<name>GNOMEren dokumentazio-proiektua</name>
<email>gnome-doc-list@gnome.org</email>
</credit>
<credit type="editor">
<name>Michael Hill</name>
<email>mdhillca@gmail.com</email>
</credit>
<credit type="editor">
<name>Klein Kravis</name>
<email>kleinkravis44@outlook.com</email>
<years>2020</years>
</credit>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<desc>Erabili Déjà Dup (edo babeskopia beste aplikazioren bat) zure fitxategirik eta ezarpen baliotsuenen kopia egiteko eta horrela galerak saihesteko.</desc>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Zure fitxategien eta ezarpenen babeskopiak egiteko modurik errazena horretarako bereziki prestatutako aplikazio bat erabiltzea da. Babeskopietako aplikazio bat baino gehiago dago, adibidez <app>Déjà Dup</app>.
Babeskopiarako erabiliko duzun aplikazioaren laguntza erabili dezakezu babeskopiaren hobespenak ezartzeko, bai eta datuak leheneratzen ikasteko ere.
Ordezko aukera bat izan daiteke <link xref="files-copy">fitxategiak leku seguru batean kopiatzea</link>, adibidez kanpoko unitate batera, lineako biltegi-zerbitzu batera edo USB unitate batera. Zure <link xref="backup-thinkabout">fitxategi pertsonalak</link> eta ezarpenak normalean zure karpeta nagusian daude, handik kopiatu ditzakezu.
Babestu dezakezun datu kantitatea biltegiratze-gailuaren tamainaren mugaren araberakoa da. Gailuan nahiko leku baduzu, hobe da zure karpeta nagusi osoaren babeskopia egitea, honakoak kanpo utzita:
<list>
<item>
Beste leku batzuetan, adibidez USB unitate batean edo beste euskarri aldagarri batean, jadanik babeskopia duten fitxategiak.
</item>
<item>
Erraz birsortu daitezkeen fitxategiak. Adibidez, programatzailea bazara, ez duzu programak konpilatzean sortutako fitxategien babeskopia egin beharrik. Horren ordez, ziurtatu jatorrizko iturburu-fitxategien babeskopia egiten duzula.
</item>
<item>
Zakarrontziko fitxategiak. Zure zakarrontzi-karpeta <file>~/.local/share/Trash</file> direktorioan dago.
</item>
</list>
</page>