<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="tip" id="backup-frequency" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="files#backup"/>
<revision pkgversion="3.4.0" date="2012-02-19" status="review"/>
<revision pkgversion="3.13.92" date="2014-09-20" status="review"/>
<credit type="author">
<name>Tiffany Antopolski</name>
<email>tiffany.antopolski@gmail.com</email>
</credit>
<credit type="author">
<name>GNOMEren dokumentazio-proiektua</name>
<email>gnome-doc-list@gnome.org</email>
</credit>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<desc>Ikasi zenbatero egin beharko zenukeen zure fitxategi garrantzitsuen babeskopia bat, haiek seguru daudela ziurtatzeko.</desc>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Babeskopia zenbatero egiten duzun, datuen araberakoa izango da. Adibidez, zure zerbitzarietan datu kritikoak dituen sareko ingurune bat exekutatzen ari bazara, egunero-eguneroko babeskopiak ere gutxiegi izan daitezke.
Bestalde, etxeko ordenagailuko datuen babeskopia egiten ari bazara, ez da beharrezkoa kopiak orduro egitea. Babeskopien programazioa planifikatzean lagungarria izan daiteke honako puntuak kontuan hartzea:
<list style="compact">
<item>
Ordenagailuan igarotzen duzun denbora.
</item>
<item>
Zenbatero eta zenbat aldatzen diren ordenagailuko datuak.
</item>
</list>
Babeskopia bidez babestu nahi dituzun datuak lehentasun baxukoak badira edo aldaketa gutxi badituzte (adibidez musika, posta elektronikoak eta familiako argazkiak) aski izan daiteke babeskopia astero edo hilero egitearekin. Hala ere, adibidez zerga-ikuskaritza baten erdian bazaude, babeskopiak maizago egitea komenigarria izan daiteke.
Oro har, babeskopien arteko denbora-tarteak ez luke izan beharko galera bat gertatzen denean lana berreskuratzeko beharko zenukeen denbora baino luzeagoa. Adibidez, astebete behar baduzu galdutako dokumentuak berregiteko, egin babeskopia gutxienez astean behin.
</page>