<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="disk-format" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="disk"/>
<credit type="author">
<name>GNOMEren dokumentazio-proiektua</name>
<email>gnome-doc-list@gnome.org</email>
</credit>
<revision pkgversion="3.4.0" date="2012-02-19" status="review"/>
<revision pkgversion="3.13.91" date="2014-09-05" status="review"/>
<revision pkgversion="3.37.2" date="2020-08-13" status="review"/>
<desc>Kendu kanpoko disko gogor bateko edo USB unitate bateko fitxategi eta karpeta guztiak hari formatua emanez</desc>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Disko aldagarri bat baduzu, adibidez USB memoria bat edo kanpoko disko gogor bat, haietako fitxategi eta karpeta guztiak erabat ezabatu nahi dezakezu. Horretarako, formateatu diskoa, horrek diskoko fitxategi guztiak ezabatzen ditu eta hutsik uzten du.
<steps>
<item>
Ireki <app>Diskoak</app> aplikazioa <gui>Jarduerak</gui> ikuspegitik.
</item>
<item>
Hautatu dena ezabatu nahi diozun diskoa ezkerrean ageri den biltegiratze-gailuen zerrendan.
<note style="warning">
Ziurtatu disko zuzena hautatu duzula! Disko okerra hautatzen baduzu, beste disko horretako fitxategiak ezabatuko dira.
</note>
</item>
<item>
<gui>Bolumenak</gui> atalaren azpiko tresna-barran, egin klik menu-botoian. Ondoren, egin klik <gui>Formateatu diskoa…</gui> aukeran.
</item>
<item>
Agertuko den leihoan, aukeratu fitxategi-sistemaren <gui>Mota</gui> diskorako.
Diskoa Windows eta Mac OS ordenagailuetan ere erabiltzen baduzu (Linux sistemetan erabiltzeaz gain), aukeratu <gui>FAT</gui>. Windows sistemetan soilik erabiltzen baduzu, <gui>NTFS</gui> aukera hobea izan daiteke. Fitxategi-sistemen mota bakoitzaren deskribapena etiketa gisa agertuko da.
</item>
<item>
Eman izen bat diskoari eta egin klik <gui>Hurrengoa</gui> aukeran jarraitzeko eta berreste-leihora iristeko. Egiaztatu xehetasunak arretaz eta egin klik <gui>Formateatu</gui> aukeran diskoa erabat garbitzeko.
</item>
<item>
Formatua ematea amaitu ondoren, egin klik unitatea egozteko ikonoan, diskoa segurtasunez kentzeko. Orain, diskoa garbi eta berriro erabiltzeko prest egongo da.
</item>
</steps>
<note style="warning">
Disko bati formatua ematea ez da datu guztiak ezabatzeko modu erabat segurua. Formateatutako disko batek itxura batean ez du fitxategirik barruan, baina posible da berreskuratze-software bereziarekin fitxategiak atzitzea. Fitxategiak modu seguruan ezabatu nahi badituzu, komando-lerroko utilitate bat erabili beharko duzu, adibidez <app>shred</app>.
</note>
</page>