<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="task" id="color-import-windows" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="color#problems"/>
<link type="seealso" xref="color-whatisprofile"/>
<link type="seealso" xref="color-gettingprofiles"/>
<desc>Nola inportatu ICC profil bat Windows sistema bat erabilita.</desc>
<credit type="author">
<name>Richard Hughes</name>
<email>richard@hughsie.com</email>
</credit>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Sarasua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2021, 2023</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Profila gailu bati esleitzeko metodoa eta kapsulatutako kalibrazio-kurbatk erabiltzeko modua desberdina da Microsoft Windows bertsio bakoitzean.
Egin eskuineko klik profilean, Windows Explorer aplikazioan, eta egin klik <gui>Instalatu profila</gui> aukeran. Profila kokaleku zuzenean kopiatuko da automatikoki.
Ondoren, ireki <guiseq><gui>Kontrol-zentroa</gui><gui>Kolorea</gui></guiseq> eta gehitu profila gailuari.
<note style="warning">
Windows XP sisteman lehendik dagoen profil bat ordezten ari bazara, goiko lasterbideak ez du funtzionatzen. Profilak eskuz kopiatu behar dira <file>C:\Windows\system32\spool\drivers\color</file> karpetara, jatorrizko profila ordeztua izan dadin.
</note>
Windows XP sistemak programa bat abioan exekutatu dadin behar du profilaren kalibrazio-kurbak bideo-txartelean kopiatu daitezen. Hori egiteko, <app>Adobe Gamma</app>, <app>LUT Loader</app> edo <app href="https://www.microsoft.com/download/en/details.aspx?displaylang=en&id=12714"> Microsoft Color Control Panel Applet</app> doakoa erabili daiteke. Azken hori erabiltzen bada, <gui>Kolorea</gui> elementu berria gehituko zaio kontrol-panelari,. profil lehenetsiaren kalibrazio-kurbak errazago ezarri ahal izateko abio bakoitzean.
Microsoft Windows Vista sistemak kalibrazio-kurbak kentzen ditu nahi gabe bideo LUTetik saioa hasi ondoren, eseki ondoren eta UAC pantaila agertzen denean. Horrek esan nahi du eskuz birkargatu behar direla ICC profilen kalibrazio-kurbak. Kalibrazio-kurbak kapsulatuta dituzten profilak erabiltzen ari bazara, kontuz ibili eta begiratu ea kalibrazio-egoera garbitu den.
Windows 7 sistemek Linuxek duen eskemaren antzekoa du: profilak sistema osorako edo erabiltzaile jakin baterako instalatu daitezke. Bata zein bestea izan, toki berean gordetzen dira. Egin eskuineko klik profilean, Windows Explorer barruan, eta egin klik <gui>Instalatu profila</gui> edo kopiatu .icc profila <file>C:\Windows\system32\spool\drivers\color</file> kokalekuan.
Ireki <guiseq><gui>Kontrol-zentroa</gui><gui>Kolore-kudeaketa</gui></guiseq> eta gehitu profila sistemari <gui>Gehitu</gui> botoiaren bidez. Egin klik <gui>Aurreratua</gui> fitxan eta bilatu <gui>Monitore-kalibrazioa</gui>. Kalibrazio-kurben kargatzea <gui>Erabili Windowsen monitore-kalibrazioa</gui> kontrol-laukiaren bidez gaitzean da, baina ez ditu maiuskulak/minuskulak kontuan hartzen. Hori gaitzeko, egin klik <gui>Aldatu sistemaren lehenespenak</gui> aukeran eta buletatu <gui>Aurreratua</gui> fitxara eta, ondoren, egin klik kontrol-laukian.
Itxi elkarrizketa-koadroa eta egin klik <gui>Birkargatu uneko kalibrazioak</gui> aukeran gamma maldak ezartzeko. Horrela, profilen kalibrazio-kurbak abio guztietarako ezarriko dira.
</page>