<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="problem" id="music-cantplay-drm" xml:lang="eu">
  <info>
    <link type="guide" xref="media#music"/>


    <credit type="author">
      <name>GNOMEren dokumentazio-proiektua</name>
      <email>gnome-doc-list@gnome.org</email>
    </credit>

    <desc>Fitxategi-formatu horren euskarria instalatu gabe egon daiteke edo abestia "babestuta" egon daiteke.</desc>
    <include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
  
    <mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
      <mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
      <mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
      <mal:years>2025</mal:years>
    </mal:credit>
  </info>

<title>Ezin dut erreproduzitu lineako musika-denda batean erositako abesti bat</title>

<p>Lineako denda batetik musika deskargatu baduzu, zenbaitetan ez da erreproduzituko zure ordenagailuan, batez ere Windows edo Mac OS ordenagailu batetik erosi bazenuen eta handik kopiatu bazenuen.</p>

<p>Izan daiteke musika ez egotea zure ordenagailuak ezagutzen duen formatu batean. Abesti bat erreproduzitu ahal izateko, audio-formatu egokien euskarria izan behar duzu instalatuta. Adibidez, MP3 fitxategiak entzun nahi badituzu, MP3 formatuaren euskarria instalatuta eduki behar duzu. Audio-formatu jakin batgen euskarria ez baduzu, horretaz ohartaraziko dizun mezu bat ikusiko duzu abesti bat erreproduzitzen saiatzean. Mezuan formatuaren euskarria instalatzeko laguntza ere emango dizu normalean.</p>

<p>Abestiaren audio-formaturako euskarria instalatuta baduzu eta hala ere entzuten ez bada, agian abestia <em>kopiaren aurkako babesa</em> (<em>DRMa, alegia</em>) duelako da. DRMaren bidez, abesti bat nork eta zein gailutan entzun daitekeen mugatzen du. Abestia saldu zizun enpresak kontrolatzen du hori, ez zuk. Musika-fitxategi batek DRM mugak baditu, ziur aski ezin izango duzu erreproduzitu — hornitzailearen software berezia beharko duzu DRM bidez mugatutako fitxategiak erreproduzitzeko, baina sarritan software horrek ez du Linuxerako bertsiorik.</p>

<p>DRM teknologiari buruz gehiago jakitzeko, ikusi <link href="https://www.eff.org/issues/drm">Electronic Frontier Foundation</link>.</p>

</page>
