<?xml version="1.0" encoding="utf-8"?>
<page xmlns="http://projectmallard.org/1.0/" type="topic" style="question" id="color-calibrationcharacterization" xml:lang="eu">
<info>
<link type="guide" xref="color#calibration"/>
<desc>Kalibrazioa eta ezaugarritzea ez dira gauza bera.</desc>
<credit type="author">
<name>Richard Hughes</name>
<email>richard@hughsie.com</email>
</credit>
<include xmlns="http://www.w3.org/2001/XInclude" href="legal.xml"/>
<mal:credit xmlns:mal="http://projectmallard.org/1.0/" type="translator copyright">
<mal:name>Asier Saratsua Garmendia</mal:name>
<mal:email>asiersarasua@ni.eus</mal:email>
<mal:years>2025</mal:years>
</mal:credit>
</info>
Jende askok nahastu egiten ditu kalibrazioa eta ezaugarritzea. Kalibrazioa gailu baten kolore-portaera aldatzea da. Hori egiteko bi modu daude:
<list>
<item>
Gailuak dituen kontrolak edo barneko ezarpenak aldatzea
</item>
<item>
Kurbak aplikatzea kolore-kanalei
</item>
</list>
Kalibrazioaren ideia da gailu bat egoera definitu batean konfiguratzea kolore-erantzunari dagokionez. Hori erabiltzen da kolore homogeneoak izateko. Normalean, kalibrazioa gailuaren do sistemaren araberakoak diren fitxategi-formatuetan gordetzen da. Fitxategi horiek gailuaren ezarpenak edo kanalen araberako kalibrazio-kurbak erregistratzen dituzte.
Ezaugarritzea (edo profilatzea) zera da, gailu batek kolorea nola erreproduzitzen duen grabatzea. Normalean, emaitza gailuaren ICC profil batean gordetzen da. Kontuan izan profil horrek ez duela kolorea aldatzen; egiten duena da koloreak ulertzen dituzten aplikazioei edo CMM (Color Management Module) bati kolore horiek moldatzeko aukera ematea beste gailu baten profilarekin konbinatzen direnean.
<note>
Kontuan izan gailu baten ezaugarritzea (profila) baliozkoa izan dadin, ezaugarritzea egin zeneko kalibrazio-modu berean egon behar du gailuak.
</note>
Pantaila-profilen kasuan, batzuetan nahasteak gertatzen dira kalibrazio-informazioa profilean bertan gordetzen delako. Normalean vcgt izeneko etiketa batean gordetzen da. Profilean gordetzen den arrean, ICCn oinarritutako tresna edo aplikazio normalak ez dira horren jakitun, eta ez dute ezer egiten informazio horrekin. Era berean, pantailak kalibratzeko tresna eta aplikazio tipikoak ez dira horren jakitun eta ez dute ezer egiten ICC ezaugarritze-informazioarekin (profilarekin).
</page>